XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKARIAK

San Agustin, erlijioso, apaiz eta gotzai bezala, Jainkoarenganako maitasunean suturik bizi izan zen.

Eska dezaiogun gure Jaunari maitasun ori bera, esanez: Piztu ezazu gugan, Jauna, Zureganako maitasuna.

Jauna, San Agustiñen maitasunak Zuganako irrika zuen; egizu, sinista dezagula guk guztiok, Zuretzat egin gaituzula eta gure biotzak ez duela onik izango, Zuregan atseden artzen ez duen arte.

Jauna, San Agustiñek bere Erregelan eskatzen digu, gogo bat eta biotz bat-bera izan ditzagula Zuregan; egizu, Zureganako maitasunean eta zerbitzuan biotzez bat izan gaitezela.

Jauna, gure Aita San Agustiñi, oraiñaldiko ondasun iragankorren gaiñetik, betiko eta egiazko ondasunak maite izatea eman zenion; egizu, guk ere, mundu onetako gauza iragankorren gaiñetik, Zuregan aurki dezagula pozaren eta itxaropenaren egiazko iturria.